Hitzaldia eta erakusketa, hitzordu bikoitza gaur Mundualdiarekin Sutegin

Noaua Aldizkaria 2018ko urriaren 17a

Sorterri guztietako herritarren topagunea dugun Mundualdia bueltan datorkigu ekitaldi ugarirekin. Larunbatean (urriak 20) izango da jaialdia, baina lehenago hasiko dira girotzen.  Asteazken honetarako deitu dira lehen hitzorduak; "Munduko hizkuntza gutxituak etxean. Zer dugu elkarrengandik ikasteko?” argazki erakusketa eseki dute Sutegiko erakusleihoan. Erakustaretoan bestalde, "gaurko migrazio mugimenduak xenofobia eta elkartasuna” hitzaldia iragarri dute gaurko baita (uria 17) 19:00etan, SOS Arrazakeria eta Amher elkarteen eskutik.

MUNDUALDIA

Urriak 17-22

Erakusketa Sutegin: "Munduko hizkuntza gutxituak etxean. Zer dugu elkarrengandik ikasteko?” Garabideren eskutik.

Urriak 17 asteazkena

19:00 Hitzaldia Sutegiko erakustaretoan: "Gaurko migrazio mugimenduak xenofobia eta elkartasuna” SOS Arrazakeria eta Amher elkartea. 

Urriak 20 larunbata: Mundualdiaren festa

12:00 Alkatearen agurra.

13:00 Jakien dastaketa.

16:00 Gaztelekuaren ekimena: Usurbilgo haur eta gazteekin kulturarteko jarduera.

19:30 Olana Liss taldearen kontzertua, frontoian.

Urriak 21 igandea

18:00 “La mochila invisible” dokumental proiekzioa Sutegin, Bidez Bide elkartearen eskutik.

Antolatzaileak: herritar talde bat eta Usurbilgo Udala.