Otsondo-Bidarrai txangoa eta Mendi Astea azaroan, Andatza M.K.T.-ren eskutik

Noaua Aldizkaria 2018ko urr. 18a, 08:25

Mendizaleen hilabetea izan ohi dugu azaroa. Andatza M.K.T.-k hilero antolatzen duen txangoarekin batera, Mendi Astea ere ospatuko baitute. Berezia aurtengoa, egungo zuzendaritza taldearentzat azkena. Uda amaieran iragarri zuten moduan, 8 urterei eta gero, 2018rako aurreikusiak dituzten konpromisoak bete ostean, mendizaleen bilguneko kudeaketa ardura uztera baitoaz. "Andatzako ildoa jarraituko duen taldetxoa osatzera animatzen dizuegu eta erreleborako gaur eguneko zuzendaritza taldearen laguntza izango duzue", luzatua dute gonbita.

2019rako behar luke Andatza M.K.T.-k zuzendaritza talde berria. Azken txanpara begira, joan den asteburuan Pirinioetan izan ostean, azarorako hitzorduok deitu dituzte:

Irudia: Andatza M.K.T.

2018ko AZAROA

IRTEERA: Otsondo-Bidarrai

Eguna: azaroak 11, igandea.

Abiatzeko hitzordua: 07:30etan Oiardo Kiroldegitik autobusez.

Ibilbidea: Otsondo-Bidarrai, 20 kilometro.

Izen ematea: 10 euroko ordainketa egin azaroaren 7a baino lehen, kontu zenbakiotako batean:

Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321.

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.

Oharrak:

-Plaza mugatuak.

-Otordua ibilaldiaren amaieran egingo da.

-Janaria norberak eraman behar du, edaria Andatza M.K.T.-ren esku.

MENDI ASTEA

Azaroak 22, osteguna

19:00 "Ametsen harria" eta "Azpeitia Annapurna II 86" Sutegin. Jose Mari Azpiazuk eta Josu Bereziartuak aurkeztuta. Sarrera doan.

Azaroak 23, ostirala

19:00 "Aizkora hotsak goi mendietan" Sutegin. Sarrera doan.

Azaroak 25, igandea

Alkiza-Hernio-Asteasu mendi irteera.

Abiatzeko hitzordua: 7:30etan Oiardo Kiroldegitik autobusez.

Ibilbidea: 19 kilometro.

Izen ematea: 30 euroko (bidaia+bazkaria) ordainketa egin azaroaren 21a baino lehen, kontu zenbakiotako batean:

Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321.

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.

Oharrak:

-Plaza kopuru mugatua.

-Ibilaldia amaitutakoan, otordua Asteasuko Iturriondo jatetxean egingo da.

-Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea. Federatu gabe dagoenari tramitea egingo zaio, hala nahi badu. Horretarako web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo jarri bestela harremanetan taldearekin, andatza@hotmail.com helbidean.

Informazio gehiago: andatza.com

Antolatzailea: Andatza M.K.T.