Hilabete pasatxo baino ez da falta euskararen erabilera sustatzera datorren Euskaraldia abiatzeko; gogoan izan, azaroaren 23tik abenduaren 3ra ospatuko da Euskal Herri osoan. Baita Usurbilen ere. Herri mailan osatua den batzordeak prestaketa lanak abian ditu aspaldi. Herritarrentzako izen ematea zabalik da baita. Larunbateko Mundualdian, izen emate mahaia aurkituko duzue frontoi inguruan. Hurrengo astetik aurrera, Ahobizi eta Belarriprest guztientzako formazio saioak Potxoenean!
Datozen deialdiak
-Urriak 20, larunbata: 12:00-14:00 Euskaraldian izen emateko mahaia Mundualdian.
-Urriak 26, ostirala: 19:00-20:30 Euskaraldian izen emateko mahaia Mikel Laboa plaza inguruan.
-Urriak 24, asteazkena: 18:00 Ahobizientzako tailerra Potxoenean.
-Urriak 30, asteartea: 18:00 Ahobizi eta Belarriprest guztientzako tailerra Potxoenean.
Izen ematea: NOAUA! K.E.-ren egoitzan, Potxoenean ditugun eskuorrietan. Bestela emailez edo Euskaraldiak martxan jarritako web orrialdean.
Informazio gehiago:
usurbil@euskaraldia.eus
Facebook: Euskaraldia Usurbil
Twitter: @EuskaraldiaUsur
Youtube: Euskaraldia Usurbil