Jende ugari ibili da Mundualdia festan

Noaua Aldizkaria 2018ko urr. 20a, 14:47

Mundualdia festa hamaika kolore eta hamaika zaporeren bilgune izan da beste behin ere. Donostiako Eskola Dantza Taldekoen saioarekin batera hasi da jendea bertaratzen. Frontoira hurbildu direnek Nigeria, Ghana, Nikaragua, Italia, Sahara, Cuba edota Mauritaniako janak zein edanak dastatzeko aukera izan dute.

"Egun honek mundura begira jartzen gaitu", Xabier Arregi alkateak agurreko hitzaldian adierazi duenez. "Internazinalismoaren eta elkartasunaren balioak gure herrian zabaltzeko eta indartzeko borondatea du".

Mundualdia, iruditan