#Mundualdia eta #Euskaraldia, bat eginik

Noaua Aldizkaria 2018ko urr. 20a, 13:50

Usurbilgo Euskaraldiako 'tunanteek' mahai bat ipini dute Sutegi ondoan. Jende ugari hurbildu da izena ematera. Gogoan izan, azaroaren 23tik abenduaren 3ra ospatuko da Euskaraldia. Hurrengo astetik aurrera, Ahobizi eta Belarriprest guztientzako formazio saioak egingo dira Potxoenean.

Datozen deialdiak

-Urriak 20, larunbata: 12:00-14:00 Euskaraldian izen emateko mahaia Mundualdian.

-Urriak 26, ostirala: 19:00-20:30 Euskaraldian izen emateko mahaia Mikel Laboa plaza inguruan.

-Urriak 24, asteazkena: 18:00 Ahobizientzako tailerra Potxoenean.

-Urriak 30, asteartea: 18:00 Ahobizi eta Belarriprest guztientzako tailerra Potxoenean.

Izen ematea: 

NOAUA! K.E.-ren egoitzan, Potxoenean ditugun eskuorrietan. Bestela emailez edo Euskaraldiak martxan jarritako web orrialdean.

 

Informazio gehiago:

usurbil@euskaraldia.eus

usurbil.euskaraldia.eus

Facebook: Euskaraldia Usurbil

Twitter: @EuskaraldiaUsur

Youtube: Euskaraldia Usurbil