Furgobaratza zerbitzua gaur, Baratze Parkean

Noaua Aldizkaria 2018ko urriaren 22a

Hilero moduan bueltan dator, Gipuzkoako Baratze Parke sarean barrena aholkularitza eskaintzen duen Furgobaratza zerbitzua. Astelehen honetan, urriaren 22an etorriko da, 18:00-19:30 artean, Agerreazpiko udal baratzeen parkera. Informazio gehiago: ekogunea.eus

DATOZEN IKASTAROAK

EUSKARALDIKO FORMAZIO SAIOAK

Euskaraldian izena eman duten Belarriprest eta Ahobizi guztientzako formazio saioak iragarri dira asteotan Potxoenean:

-Urriak 24, asteazkena 18:00 Ahobizientzako tailerra Potxoenean, UEMA-ko Jokin Urangaren eskutik.

-Urriak 30, asteartea 18:00 Ahobizi eta Belarriprest guztientzako tailerra Potxoenean.

Izen ematea: NOAUA! K.E.-ren egoitzan, Potxoenean ditugun eskuorrietan. Bestela emailez edo Euskaraldiak martxan jarritako web orrialdean.

Informazio gehiago:

usurbil@euskaraldia.eus

usurbil.euskaraldia.eus

Facebook: Euskaraldia Usurbil

Twitter: @EuskaraldiaUsur

Youtube: Euskaraldia Usurbil

KANTU TALDEA

Gogoan izan Kantu Taldea astelehenero biltzen da entseguetarako 18:00-19:00 artean, Agerialdeko musika gelan. Gogoan izan, larunbaterako iragarri dute hurrengo kantu-jira baina eguerdiz. 12:30etan abiatuko da Mikel Laboa plazatik. Abestien liburuxka eramateaz ez ahaztu! 

ETUMETA AEK EUSKALTEGIA

2017-18 ikasturterako matrikulazio epea zabalik dute Etumeta AEK euskaltegian. Euskara ikasteko maila guztiak, Mintzalagun, autoikaskuntza… Aukera zabala beraz. Izen emateko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 11:00-13:00 artean eta 18:00-20:00 artean. Informazio gehiago:

Nagusia, 43

607 609 379

usurbil@aek.eus

aek.eus

muntteri.blogspot.com.es

DANTZA IKASTARO BERRIAK 

Helduei zuzendutako estilo ezberdinetako dantza ikastaro laburrak antolatu ditu Orbeldi D.T.-k. Ikastarootan izen emateko epea zabalik egongo da, ikastarook hasi aurreko hilabeteko azken egunera arte:

-Hip-hop: azaroaren 9an, 16an eta 23an. Irakaslea: Sergio Nguema.

-Sabel dantza: azaroaren 29an, abenduaren 14ean eta 21ean. Irakaslea: Warda Mallal.

Prezioak:

-Ikastaro bakoitza 15 euro.

-Ikastaro guztietan izena emanda, 35 euro.

Izen ematea:

orbeldi.udt@gmail.com

Ostegunetan 19:00-21:00 artean, Oiardo Kiroldegiko dantza gelan.

IKASTARO BERRIAK KZGUNERA

Urriaren 31ra arte 16:00-20:00 artean zabalduko dute KzGunea, azaroaren 2tik aurrera 09:00-13:00 artean. Segidan, datozen ikastaroen berri:

-Urriak 22-23, 18:00-20:00 "Gmail. Posta-elektronikoa baino gehiago" (erdaraz).

-Urriak 24-25, 18:00-20:00 "Argazkiak. Zure argazki guztiak antolatu edozein gailutik" (erdaraz).

-Urriak 29, 18:00-20:00 "Google Maps. Ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu" (erdaraz).

-Urriak 30-31, 18:00-20:00 "Erosketa seguruak Interneten".

-Azaroak 5-16, 9:00-11:00 "Ofimatika tresnak. LibreOffice".

-Azaroak 19-22, 9:00-11:00 "Facebook. Erabiltzaile gehien dituen sare soziala".

-Azaroak 23-27, 9:00-11:00 "Facebook zure Smartphonean".

-Azaroak 28-29, 9:00-11:00 "Twitter zure Smartphonean".

-Azaroak 30, 9:00-11:00 "IKTeak bizitza hobetzeko".

Informazio gehiago:

Kale Nagusia, 37.

943 023 684

tutor.usurbil@kzgunea.net