Kantu Taldeak asteroko entsegua gaur, larunbateko jira eguerdiz

Noaua Aldizkaria 2018ko urriaren 22a

Astelehena gaur, Kantu Taldearen ikastaro eguna. Astero moduan Agerialden bilduko dira kantu zaleak. Larunbat honetarako deitua duten hileroko kantu-jirari begira dira jada. Baina adi, urriari dagokion hitzordua lehenago, eguerdiz ospatuko baita. 12:30etan abiatuko da Mikel Laboa plazatik. Kantu-liburuxka hartuta, Kaxkoa euskal abestiz girotzera animatzen dute.

Kantu Taldearen datozen deialdiak

Astelehenero

18:00-19:00 Kantu Taldearen ikastaroa Agerialdeko musika gelan.

Urriak 27, larunbata

12:30 Kantu-jira Mikel Laboa plazatik abiatuta.

Deitzailea: Usurbilgo Kantu Taldea.