"Gizalegea" abestiaren bideoklipa plazaratu du Odolaren Mintzoak

Noaua Aldizkaria 2018ko urr. 23a, 12:10

"Erbeste behartua salatzen duen abestia". Halase aurkezten digu Odolaren Mintzoa taldeak plazaratu berri duen "Gizalegea" abestiaren bideoklipak. Etsipenaren Aurka laneko bigarren bideoklipa duzue. Hainbat irudi Usurbilen bertan grabatu dituzte eta usurbildarrak ere ageri dira. 

"Distantzia ahots zein herrien arteko elkartasunaz laburtzeko asmoa duen ekimena izan da", adierazi du taldeak sare sozialen bidez. Jasper Nao galizarrarekin elkarlanean. Albiste honi atxikia duzue bideoklipa. "Talde galiziarreko laguna gonbidatu dugu erbestearen gordintasuna salatzen duen abestian parte hartzera", nabarmendu dute Odolaren Mintzoa taldetik.

Erraustegiaren aurkako "Min(a)bizi"

Etsipenaren Aurka, iaz aurkeztu zuten lan berriko abestia da "Gizalegea". Bilduma honi lotutako bigarren bideoklipa grabatu eta plazaratu dutena. Lehenengoa, gogoan izan, kanta sorta berri hau aurkeztu baino lehen, aurrerapen gisa iazko udan plazaratu zuten. Erraustegiaren aurkako "Min(a)bizi" abestiarena. Hau ere Zubieta eta Usurbil inguruetan grabatua, hainbat herritarren parte hartzearekin. Hemen duzue emaitza:

https://youtu.be/DOJHJs_g38U