Asteazken honetan, urriaren 24an ospatuko den Liburutegien Egunean bisitari ezaguna izango du Sutegik. Arantxa Urretabizkaia idazlea gonbidatu dute egun horretan, 19:00etan liburutegira. Hondarribiko alarde parekideari lotutako bere bizipenez diharduen “Bidean ikasia” liburua ahotan hartuko dute Euskarazko Irakurketa Topaketaren edizio berrian. Yolanda Arrietak gidatuko du saioa. Urretabizkaiaren liburua aurrez irakurri nahi baduzue, liburutegian bertan duzue eskuragarri.
Ondoko bideoan duzue "Bidean ikasia" liburuari buruzko xehetasunak eskaintzen egilea bera, Arantxa Urretabizkaia, Donostian 2016. urte amaieran eginiko aurkezpen ekitaldian, Pamiela etxeak grabaturiko bideoan.
Eta azaroan...
Ekitaldi gehiago deitu ditu Sutegi udal liburutegiak azarorako. Hona hemen hitzorduon berri:
Azaroak 7, asteazkena
18:00 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa, HH4-ko neska-mutilentzat.
Azaroak 14, asteazkena
18:00 Maite Frankoren ipuin kontaketa saioa, HH5eko neska-mutilentzat.
Azaroak 28, asteazkena
19:00 Ana Merino herritarrak gidatutako 9. Gaztelaniazko literatura topaketa. Edgar Allan Poe-ren "Cuentos" ipuin liburuko "Los crímenes de la calle Morgue, El corazón delator, El tonel de amontillado eta Berenice" ipuinen inguruko solasaldia. Parte hartu nahi dutenentzat, liburuak liburutegian eskuragarri.