Alebinen mailako errendimendu hastapenerako ligan parte hartzeko deialdia egiten die Usurbil K.E.-k 2007. urtean jaiotakoei eta gurasoei. 2018-19 ikasturtean LH 6. mailan ikasten ariko direnei alegia. Alebinen errendimenduko hastapenerako liga, Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak antolatzen du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean. Bigarren urteko alebinei, LH-6ko neska-mutilei zuzendua dago. Gipuzkoako klub onenak gonbidatzen ditu liga honetara.
Usurbil K.E.-etik,larunbateko saioekiko desberdintasuna zein den argitzen dute. “Larunbateko saioetan eskola kiroleko programapean mini-eskubaloia lantzen da. DBH1-etik aurrera, infantil mailan, zelai osoan jokatzen da eskubaloian. Maila berrirako prestakuntza eta egokitzapena lantzen da, aldaketa hain handia izan ez dadin”.
Egutegia
Oiardo Kiroldegiko pista libre dagoen igandeetan izango dira entrenamendu saioak. Azarotik abendura gainera, lagun arteko partida batzuk jokatuko direla aurreikusten da. Eta urtarriletik maiatzera, hilero bi norgehiagoka igandeetan. Bat kanpoan, bestea etxean. Honenbestez, “hilean partida bakarra izango da Usurbildik kanpo, denboraldi osoan 5 inguru”.
Izen ematea
2018-19 denboraldi osorako kuota 50 eurokoa izango da. Ordainketak kontu zenbaki honetan egin behar dira: ES47 3008 0259 11 2038715328 (Rural Kutxa). Ordainagirian, jokalariaren izen abizenak zehaztu.
Interesdunek urriaren 31 baino lehen izena eman eta ordainagiria emailez nahiz whatsappez helarazi behar duzue bideotatik. Bideotatik jaso ditzakezue baita argibide gehiago ere:
eskubaloiausurbil@gmail.com
722 212 389 (Iñaki)