Liburutegien Egun jendetsua Sutegin, Arantxa Urretabizkaiarekin

Noaua Aldizkaria 2018ko urr. 24a, 20:11

Liburutegien Egun jendetsua ospatu dute aurtengoan Sutegin. Jendetza batu du, Sutegi udal liburutegiak asteazken honetarako antolaturiko euskarazko irakurketa topaketak. Egun seinalatu honetarako Arantxa Urretabizkaia kazetari eta idazlea gonbidatu dute. Bere "Bidean ikasia" Hondarribiko alarde parekideari buruzko bere bizipenen inguruko "Bidean ikasia" liburuaz mintzatu da, Yolanda Arrieta herritarrak bideratu duen saioan. Ondoko irudiei erreparatuta, begi bistako ikusmina sorrarazi du hitzorduak.

Eta azaroan...

Ekitaldi gehiago deitu ditu Sutegi udal liburutegiak azarorako. Hona hemen hitzorduon berri:

Azaroak 7, asteazkena

18:00 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa, HH4-ko neska-mutilentzat.

Azaroak 14, asteazkena

18:00 Maite Frankoren ipuin kontaketa saioa, HH5eko neska-mutilentzat.

Azaroak 28, asteazkena

19:00 Ana Merino herritarrak gidatutako 9. Gaztelaniazko literatura topaketa. Edgar Allan Poe-ren "Cuentos" ipuin liburuko "Los crímenes de la calle Morgue, El corazón delator, El tonel de amontillado eta Berenice" ipuinen inguruko solasaldia. Parte hartu nahi dutenentzat, liburuak liburutegian eskuragarri.