Aginagako Guraso elkarteak begirale lan-poltsa osatu nahi du. “Aginagan antolatzen diren Gabonetarako, Aste Santurako, udako txokoetarako eta baita goizetako zaintza zerbitzurako ere”, berri eman digutenez. Kurrikulumak aginaga@eskolatxikiak.org helbidera bidali behar dira ostiral hau, urriaren 26a baino lehen.
Autobus begiraleen lan-poltsa
Autobus begiraleen ordezkapenetarako lan-poltsa osatu nahi du Udarregi Ikastolak:
-Ezinbesteko baldintza: euskara jakitea.
-Lehentasuna izango dute ikastolako guraso direnek eta usurbildarrak direnek.
-Lanaren ezaugarriak: Ikastolako autobusa hartzen duten ikasleen zaintza lana egin.
-Autobuseko lau bidaietan ikasleen zaintza.
-Lan-ordutegia:
1. 8:20tik - 9:00etara.
2. 12:30etik – 13:00etara.
3. 13:50etik – 14:30era.
4. 16:30etik – 17:00etara.
Interesaturik bazaude edo informazio gehiago jaso nahi izanez gero, Udarregi Ikastolara deitu: 943-36 12 16 (Ikastolako idazkaritza).