Hilerrira igo eta itzultzeko bus taxi zerbitzu berezia azaroaren 1ean

Noaua Aldizkaria 2018ko urriaren 25a

Azaroaren 1ean hilerrian izango da bisitari mugimendua, Santu Guztien Eguna izanik. Horregatik bus taxi zerbitzu berezia antolatu du Usurbilgo Udalak hilerrirako joan etorria egiteko, 10:00-14:00 artean. Udal zerbitzua doan baliatu ahalko da eta orduotan abiatuko da San Inazioko autobus geltokian:

San Inaziotik hilerrira: 10:00-10:30-11:00-11:30-12:00-12:30-13:00 eta, azken igoera, 13:30.

Hilerritik San Inaziora: 10:15-10:45-11:15-11:45-12:15-12:45-13:15, eta 13:45.

Tren bus ordutegiak eskuragarri

Gogoan izan, 2018-19 ikasturtera begira argitaratu genituen tren eta autobus ordutegiak behar badituzue, Usurbilgo guneotan eskura ditzakezue: NOAUA! Kultur Elkartearen egoitzan, udaletxean, Oiardo Kiroldegian, Saizarren, Eroski Cityn, Potxoenean, Sutegi udal liburutegian, Zubietako Alamandegi tabernan eta Aginagako Arrate egoitzan.