Pentsio duinen aldarria plazaratu dute

Noaua Aldizkaria 2018ko urr. 25a, 21:16

Pentsio duinen aldarriak usurbildarrak plazara aterarazi ditu ostegun arratsalde honetan, Usurbilgo Gure Pakea, Santueneko Gure Elkartea eta Aginagako Arrate jubilatu elkarteek deituta. Ondoko irudian, Mikel Laboa plazan egin duten elkarretaratzea.

Pentsiodunen martxa

Gipuzkoako Pentsiodunen Birarekin bat eginez, pentsio duinen aldeko martxa egin zuten urriaren 4an Usurbildik Lasartera. Usurbilgo Gure Pakea, Santueneko Gure Elkartea eta Aginagako Arrate jubilatu elkarteek deituta, Ingemarretik abiatu, Kaxkoa zeharkatu eta Kalezarretik Troiara jaitsi eta N-634 errepidea zeharkatuz, Lasarterantz jo zuten.

Bidean, iragarria zuten moduan, hainbat geldialdi egin zituzten; lehenengoa Usurbilgo udaletxean. Bizi duin baten aldeko eskaerak biltzen zituen gutuna helarazi zioten Usurbilgo alkate Xabier Arregiri, udalbatzak aztertu eta bozkatu dezan.

Troian egin zuten bigarren geldialdia, N-634 errepideko zonalde honetako pasabidean, herriko puntu beltzetako batean. Puntu Beltzik Ez! Usurbil seguru eta jasangarriaren alde lanean diharduen herri plataformak, aipatu martxarekin bat egin eta bilgune honen aldarria N-634 errepidera zabaldu zuten; errepidea moztu zuten.

Irudiotan jaso genuen urriaren 4ko martxa:

Urriaren 4ko pentsiodunen martxa

 

https://youtu.be/_3yPn28-_1A

https://youtu.be/RltMFHOPHco