Euskal preso eta iheslarien etxeratzea galdegiteko elkarretaratzea deitu du hilero moduan, Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak ostiral honetarako (urriak 26) 20:00etan Mikel Laboa plazan. Mobilizazio amaieran, Patxi Urangaren urtebetetze argazkia aterako dela iragarri dute.
Usurbildik 600 kilometrora urrundua segitzen du Valentziako Picassent espetxean Patxik, Olatz Lasagabaster eta Xua haurrarekin. 2021eko ekainerako dute irteera data.