Larunbateko kantuzaleen jira, eguerdiz

Noaua Aldizkaria 2018ko urr. 26a, 08:35

Kantu Taldekoak sueltan datozkigu plazara herri erdigunea kantu giroz blaitzera. Hilero moduan, urriko azken larunbat honetan. Baina ohi baino lehenago. Arratsaldean izan beharrean, eguerdira aurreratu baitute hitzordua. Kantuzaleen jira urriaren 27an, 12:30etan abiatuko da Mikel Laboa plazatik. Ez ahaztu kantu-liburuxka eramatea!

Bestalde, gogoan izan, Kantu Taldearen ikastaro eguna. Astelehenero biltzen dira Agerialden.

Kantu Taldearen datozen deialdiak

Urriak 27, larunbata

12:30 Kantu-jira Mikel Laboa plazatik abiatuta.

Astelehenero

18:00-19:00 Kantu Taldearen ikastaroa Agerialdeko musika gelan.

Deitzailea: Usurbilgo Kantu Taldea.