Pilota, eskubaloi eta futbol partidak iragarri dituzte herriko taldeek, asteburuko kirol hitzorduen artean.
Gogoan izan bestalde, Betisa Carrasco herritarrak Zumbathoia antolatu duela larunbaterako (urriak 27), 17:00-19:00 artean Oiardo Kiroldegian. Zumbathoi solidarioa, diabetesa duen alaba txikiari zaintza lanak egiten lagunduko dion txakur berezi bat etxera ekartzen laguntzeko. Zumbathoia herritar orori zuzendua egongo da. Txartelak aurrez eskura ditzakezue Oiardo Kiroldegian eta Txirristra tabernan. Baita egunean bertan Kiroldegian ere, haurrek 5 eurotan, helduek 12 euroren truke.
Honatx Betisak NOAUA!ri eskainitako elkarrizketan esandakoak: Zumba maratoi solidarioa
ASTEBURUKO KIROL HITZORDUAK
Pilota Aginagan
Urriak 27, larunbata
09:00.
Tokia: Aginagako Ariztitxo pilotalekua.
Neurketa:
Paleta Gomaz Nagusiak, 1. maila
Pagazpe (Esnaola-Errasti) / Zarautz
Futbola Haranen
Urriak 27, larunbata
10:00 Infantil mutilak: Udarregi Usurbil F.T. “A”-Amara Berri K.E.
12:00 Kadete neskak: Usurbil F.T.-Tolosa C.F.
Eskubaloia Kiroldegian
Urriak 27, larunbata
9:45 Infantil mutilak: Udarregi A-Ormaiztegi
Urriak 28, igandea
10:00 Kadete neskak, Territoriala: Usurbil K.E.-Elgoibar
11:30 Jubenil neskak, Territoriala: Usurbil K.E.-Ereintza