GuraSOS-en babes kutxak salgai, erraustegia geratzeko larunbateko manifestazioan

Noaua Aldizkaria 2018ko urr. 26a, 10:03

Gogoan izango duzue urriaren 7an, etorkizuna kolore biziz margotu eta idaztera gonbidatu zituen GuraSOSek haur eta gaztetxoak  Usurbilgo frontoian. Igande goiz hartako ekimeneko marrazki eta hitzak, 10 eurotan salgai jartzera doazen latoizko kutxak apaintzeko baliatu dituzte. Salgai jartzeko prest dituzte. 

Kutxa hauek salduta bildutako laguntza, Gipuzkoako hiri hondakinen kudeaketarekin dugun arazoa konpontzeko bide-orria diseinatuko duen Hitzartu herritarren parte hartze prozesuaren gastuak ordaintzera bideratuko da. "Honek guztiak diru asko eskatzen du", zioen GuraSOS-en lehendakari Joxe Mari Izetak, asteartean Donostian egin zuten agerraldian. Premiak bultzatu duela zioen, ikusgai jarri duten sormena. 

Abian duten prozesua zioen, "herritarrekin laguntzarekin egin nahi dugu. Denok gure poltsikotik pixka bat jartzen badugu, lan bikaina egingo dugu, herritarrengandik herritarrengana bideratutako plan bat". 

Ate joka ditugun eguberrietaan oparitxoa egiteko esaterako, aproposa izan daitekeela nabarmentzen dute. Halere, "edozein personak aterako dio etekina kutxa honi".

Usurbilen sortuak

Urriaren 7an Usurbilen haurrek, GuraSOSek frontoian deitutako tailerretan sortutako marrazki eta hitzekin apainduak daude kutxa hauek. Eta barruan postalak dituzte. Postaletako batean hala irakurri dugu. "Gure haurren begiradak berritzen du itxaropena guregan eta goizero sinestu arazten digute ez dela berandu. Inoiz ez dela berandu Gipuzkoa osasuntsuago baten alde egiteko". Postala, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Markel Olanori zuzendua dago.

Larunbateko manifestazioan salgai

Aipatu kutxak 10 eurotan eskuratu ahalko dituzue. Adibidez, eragile anitzek (tartean GuraSOSek) larunbaterako (urriak 27) 17:00etan Donostiako Mendeurren plazatik erraustegia geratzeko deitu duten manifestazioan. Beste hainbat salmenta puntuetan ere eskuragarri izango dira. Informazio gehiago: gurasos.org

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA