Iñaki Agirresaroberen argazki erakusketa bisitatzeko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2018ko urr. 29a, 08:02

Ezagunak egingo zaizkigun etxeko, hurbileko hainbat paisaia udazken kolorez jantziak. Egunotan Sutegira gerturatzen bazarete, Iñaki Agirresaroberen “Udazkeneko eguzki izpiak” izeneko erakusketa izango duzue ikusgai, urriaren 31ra arte Sutegiko erakustaretoan. Udazkenak eskaintzen dituen koloreen argazki erakusketa jarriko digu ikusgai ordutegi honetan. Astelehenetik ostiralera, 18:00-20:00 artean. Larunbatean, eguerdiz, 12:00-14:00 artean.

Maria Jesus Etxeberriaren argazki erakusketa

Iñaki Agirresaroberenaren ostean, beste herritar baten txanda. Maria Jesus Etxeberria usurbildarrak bere argazki erakusketa zabalduko du Sutegin. “Eguzkia eta argiaren indarra” bilduma ikusgai izango du kultur etxeko erakustaretoan, azaroaren 5etik 16ra, ordutegi honetan:

-Astelehenetik ostiralera: 16:30-19:00.

-Larunbat eta igandeetan: 12:00-13:30.