2019rako zerga ordenantzak eta taxi tarifak hizpide, gaurko udalbatzarraren osoko bilkuran

Noaua Aldizkaria 2018ko urr. 30a, 06:50

Usurbilgo Udalak plazaratu berri du urriaren 30erako deitu duen udalbatzaren osoko bilkurara begirako gai zerrenda. Diru kontuak izango dituzte hizpide nagusien artean. 2019rako zerga ordenantza edota urte berrirako taxi tarifak, datorren astearte arratsaldeko 18:00etan hasiko den saioan.

UDALBATZARRAREN OSOKO BILKURA

Eguna: urriak 30, asteartea.

Ordua: 18:00.

Tokia: udalbatza aretoa.

Deitzailea: Usurbilgo Udala.

Gai zerrenda:

1.- Aurreko akten onespena:

* 2018/06/26ko ohiko bilkurako akta.

* 2018/07/24ko ezohiko bilkurako akta.

2.-Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2018ko irailaren 17tik urriaren 19 (2018/1077-2018/1270).

3.- 2019ko Zerga Ordenantzak behin behingoz onartzea.

4.- Usurbilgo herri barruko taxien 2019ko tarifen onespena.

5.- Galdera-eskaerak.