"Borroka honetan jarraituko dugu erraustegia gelditu arte!"

Noaua Aldizkaria 2018ko urr. 29a, 14:44

Hala adierazi du bidez Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak sare sozialen bidez. Larunbatean eragile anitzek modu bateratuan erraustegia geratzeko Donostiako manifestazioan parte hartu zuten milaka gipuzkoarrei eskerrak luzatzearekin batera, "Gipuzkoarrok berriz ere ozen esan dugu erraustegi kutsakorra ez dela behar, bestelako alternatiba osasuntsuagoak eta merkeagoak badaudela! Borroka honetan jarraituko dugu erraustegia gelditu arte!", iragarri dute. 

Sorterri ezberdinetako milaka gipuzkoarrek parte hartu zuten urriaren 27an Donostian barrena erraustegia geratzeko manifestatzen. Eragile anitzek (Erraustegiaren Aurkako Mugimendua, GuraSOS, Gipuzkoa Zutik, GEIS/OEIT, Eguzki, Greenpeace, ERNAI, ELA, LAB, CCOO, EHNE, ESK, STEILAS, HIRU eta "No +Precariedad") deituta, milaka lagun irten zen kalera larunbatean Zubietako erraustegia geratzera.

Amarako Mendeurren plazatik abiatu, hiri erdiguneko kaleak zeharkatu eta Alderdi Ederren amaituriko mobilizazioan zehar, etenik gabekoak izan ziren errausketaren aurkako oihuak. Baita Foru Aldundiari, aldarrikatu eta exijitzen ari zirena aintzakotzat hartu eta kasu egiteko deiak ere. 

Alternatibaren alde

Manifestazio buruan, mobilizazio hau modu bateratuan deitu duten eragileetako ordezkarien hiru pankarta. Lehenengoan, manifestazioko aldarriarekin, erraustegia geratzeko exijentziarekin; atzetik, alternatiba badela gogorarazten duena, eta hirugarrenik, etorkizunari begira sustatu beharreko eredua, ekonomia zirkularraren eta birziklapen eraginkorraren bidean sakondu beharra dela gogorarazten zuena. 

Hauen atzetik, aipatu moduan, herritar uholdea. Adin eta Gipuzkoako jatorri ezberdinetako milaka lagun erraustegiaren aurkako aldarriak batuta. Manifestazioa abiapuntutik helmugarantz gerturatu ahala handitzen zihoan, bidera batzen joan zen jendetzari esker.

Denen artean, erraustegia geratzeko herri harresi galanta altxa zuten Donostian.

Zergatik geratu erraustegia?... manifestazioko deitzaileek hamaika arrazoi

-Erraustegiaren Aurkako Mugimendua: "Hondakinak kudeatzeko erraustea ez den alternatibak badaudelako eta hala dela demostratu dugulako Gipuzkoako herri askotan". 

-GuraSOS: "Gure haurrak, gizartearen ongizatea eta etorkizuna babestu nahi ditugulako". 

-OEIT: "Errausketa gure osasunerako arriskutsua dela ikusten dugu".

-ELA, LAB, CCOO, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuak: "Langileok ere erraustegiaz erabakitzeko eskubidea dugulako, diru publikoaren pribatizazioagatik, banku eta enpresa handien eskuetan geratzen delako gizarte politiken kaltetan".

-Ernai: "Kutsatzen duten proiektu txikitzailerik nahi eta behar ez dugulako".

-Gipuzkoa Zutik: "Erraustegiaren proiektuaren atzean ustelkeria kirats izugarria dagoelako eta euskal erregimena deitzen diogun mafia horren sinbolo delako, erraustegia gelditu!".

-Greenpeace: "Badaude soluzioak hondakinen kudeaketa arduratsu eta iraunkorrarentzat, konponbide hobeak dira gainera".

-No+precariedad: "Erraustegia ez da hondakinak kudeatzeko irtenbidea, Europak markatutako birziklatze eredua lortzeko oztopo nagusian bilakatuko da. Erraustegiak ez du hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatzea konpontzen".

MANIFESTAZIOA IRUDITAN:

"Erraustegia geratu!" manifestazioa

https://youtu.be/egnJvWIwdZE

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA