Diru kontuak izan dituzte udalbatzarraren gaurko osoko bilkuran hizpide nagusi. 2019ra begirako bi erabaki garrantzitsu hartu dituzte udal ordezkari politikoek. Batetik, urte berrirako zerga ordenantza hasieraz onartu dute gehiengo osoz. Salbuespenak salbuespen, %1,75eko igoera aplikatzea proposatu du udal gobernu taldeak, abuztutik abuzturako KPI-aren %2,3aren azpitik honenbestez. Orain erreklamazioak aurkezteko 30 eguneko tartea zabalduko dute.
2019rako taxi tarifei dagokienez, Gipuzkoko Taxilarien bi elkarteek igoera desberdinak proposatu zizkieten Buruntzaldeko udalei berriki egin zuten batzordean. Agitaxek %2,3ko igoera planteatzen zuen urte berrirako, %2,5ekoa G.Taxik. Buruntzaldeko udalek igoera baxuena, Agitaxek planteaturikoa onartzea proposatu zuten. Proposamen hauxe ekarri du EHBilduk astearte honetako osoko bilkurara. Aho batez onartu dute.
BOZKETEN EMAITZAK
- 2019ko Zerga Ordenantzak behin behingoz onartzea:
Alde; EHBildu. Abstentzioa: EAJ eta PSE.
-Usurbilgo herri barruko taxien 2019ko tarifen onespena:
Aho batez onartua.