Euskaraldia eta NOAUA!-ren Kulturaldia, azaroko kultur agendako protagonistak

Noaua Aldizkaria 2018ko urr. 31a, 16:48

Usurbilen ohikoa den moduan, azaroa ere hitzorduz gainezka datorkigu. Euskara eta euskal kultura izango ditugu hizpide nagusi asteotan. Bi hitzordu sorta, azaroko protagonista nagusiak; batetik, azaroaren 23tik abenduaren 3ra biziko dugun Euskaraldia. 

Aurretik bideratuko dira azken prestaketa lanak. Euskararen erabilera areagotu, eta gure hizkuntza ohiturez hausnartzera bultzarazi nahi gaituen ekimenean izen emateko aukera izango duzue asteotan. Euskaraldiko txapak banatzeko eguna ere finkatu du Usurbilen Euskaraldia sustatzen ari den taldeak, azaroaren 16rako hain zuzen. 

Lehenago abiatuko da NOAUA!ren Kulturaldia. Azaroaren 10etik 18ra, Fermin Muguruza eta "Black is Beltza", "Oreina" eta film honetako protagonistak, Bertso-Kantu-Bazkari-Jira, ETB-ko Gure Kasa saioko Julen eta Antton Telleria eta Aitziber Garmendiarekin solasaldia, "Harria Hitz" bisita gidatu berezia, "Galerak" diskoaren aurrerapen kontzertua, eta Eme Sutegin! Eskaintza oparo askoa aurten ere.

Azaroko klasikoak

Euskaraldia eta Kulturaldiarekin batera, azaroan hutsik egiten ez duten urteroko hitzorduak bueltan datozkigu; Erle Eguna, Mendi Astea, Musikalean... 

Xehetasun guztiak Usurbilgo Udalak plazaratu berri duen azaroko kultur agendan dituzue: