Plaza bat, hiru zinta eta 30 zentimetro

Noaua Aldizkaria 2018ko aza. 1a, 14:20

Gizon-proba jokatu da gaur eguerdian dema-plazan. Bizkaiko talde batek 20 minutuko proba osatu du. Plaza bat, hiru zinta eta 30 zentimetroko distantzia osatu dute 3.800 kiloko harri handiarekin. 

Harri honekin egin izan diren tiraldietan seiko taldeak aritu izan dira baina gaur zazpi gizonek jardun dute dema-plazan. Zazpiak bizkaitarrak: Mikel Alzola, Iñigo Aurrekoetxea, Aitor De la Concepcion, Santi Zubizarreta, Gorka de la Concepcion, Eneko Bilbao, Iñigo Undabarrena eta Arkaitz Izpizua.