Jendetza batu da Artisau Azokan

Noaua Aldizkaria 2018ko aza. 1a, 14:37

Aitzaga elkarteak antolatu duen azokan hamaika postu bisitatzeko aukera egon da. Bitxigintza, egur lanketa, zeramika, gozogintza, arropa... Eta artisauen artean usurbildarrak ere baziren. Ohi bezala, bisitariek jatekorik topatu dute frontoian. Taloa, gaztainak edota DBHko ikasleek eginiko postreak.

Hitzartu prozesua diruz babesteko kutxak salgai

GuraSOSek antolaturiko tailerretan sortutako marrazkiekin eta hitzekin apainduak daude babes-kutxak, eta barruan postalak dituzte. 10 eurotan eskuratu daitezke. Hitzartuk sustatuko duen parte-hartze prozesuaren gastuak ordaintzera bideratuko da batzen den dirua. Sutegiko kanpoaldean ipini dute mahaitxoa.