[Kulturaldia] "Harria Hitz" bisita gidatuarekin Zumarte Arte Estudiora eta Txokoaldeko Txalaparta Txokora

Noaua Aldizkaria 2018ko aza. 2a, 19:46

Tarteka Usurbilen barrena egiten den euskal kulturari lotutako bisita gidatuaren edizio berria, NOAUA!ren Kulturaldiaren baitan ospatuko da, azaroaren 11n. Usurbildik barrena bisita gidatua egitearekin batera, Zumeta Arte Estudioa eta Txokoaldeko Txalaparta Txokoa ezagutzeko aukera izango da. Adi, joan etorrietarako furgoneta zerbitzua antolatu da. Goiz pasa borobil honetarako izena aurrez eman beharko da.

"Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Inon baino hobeto islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda, eta baita eztanda horren ondorena ere. HARRIA HITZ ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez (Dema Plaza, Udarregi bertsolariaren omenezko eskultura, Jose Luis Zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Alejandro Tapiaren murala, Askatasuna Plaza, Sagardoaren Monumentua), Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu. Horrez gain, Zumeta Arte Estudiora –Jose Luis Zumeta margolariak eta bere alaba Usoak partekatutako espaziora– ere gerturatuko gara, eta TXTXTX Txokoaldeko Txalaparta Txokoa –Oreka TX taldeko txalapartariek Usurbilen entseatzeko eta erakustaldiak egiteko duten gunea– ezagutzeko aukera izango dugu". 

Azaroak 11, igandea

10:00 HARRIA HITZ bisita gidatua herrigunean, frontoitik abiatuta.

11:15 Zumeta Arte Estudiora bisita. 

12:35 TXTXTX Txokoaldeko Txalaparta Txokora bisita + tailerra/ikastaroa (sagarra-egurra-txalaparta). 

13:35 Mokadutxoa (txorizo egosia, gazta eta sagardoa). 

14:00 Amaiera.

Oharra: Zumarte Arte Estudiora eta Txokoaldeko Txalaparta Txokora joateko furgoneta zerbitzua.

Informazio eta erreserbak: 688 818 017 / info@kultour.pro / elkartea@noaua.eus

Antolatzaileak: Noaua! Kultur Elkartea, Sagarren Bihotza, Sagardoaren Kultura eta TXTXTX txalaparta Txokoa.