[Kulturaldia] Iaz inguruotan grabaturiko "Oreina" azaroaren 17an Sutegin

Noaua Aldizkaria 2018ko aza. 2a, 20:00

Duela urtebete inguruotan grabatu zuten "Oreina" filma ikusgai izango dugu datorren NOAUA!-ren Kulturaldian. Gogoan izan, Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten, gero zinema aretoetara jauzi egin zuen. San Praixkuetan Aginagako Eliza Zaharrean ikus ahal izan zuten estreinakoz. Eta orain Usurbila dator, NOAUA!-ren eskutik.

"Oreina" azaroaren 17an Sutegin! Eta ez bakarrik! Ramon Agirre antzezlea eta Marian Fernandez Pascal ekoizle exekutiboa etorriko zaizkigu pelikularen berri ematera.

"OREINA" FILM PROIEKZIOA

Eguna: azaroak 17, larunbata.

Ordua: 19:00.

Tokia: Sutegiko auditorioa. 

Zuzendaritza eta gidoia: Koldo Almandoz.

Aktoreak: Laulad Ahmed Saleh, Patxi Bisquert, Ramon Agirre, Iraia Elías eta Erika Olaizola.

Sinopsia: "Hiria, industria-giroa eta natura elkartzen dituen hiri-periferia bateko hainbat pertsonaia erakutsiko dizkigu. Periferia horretan, jatorri desberdineko pertsonak gurutzatuko dira: elkarri hitzik egin gabe bizi diren bi anaia, norabiderik gabe dabilen mutil gaztea, zelatan dabilen eta inguru horretatik ihes egin nahi duen neska gaztea. Khalil, industriaguneak, ibaiak eta padurak bat egiten duten hiriko periferian bizi den gazte deserrotua da. Khalilek ahal duen moduan egiten du aurrera eta ibai ertzeko etxea anaiarekin konpartitzen duen furtibo zahar batekin pasatzen ditu egunak. Mareek, paduraren uhertzean, maitasuna eta desamodioa, kidetasuna eta mendekuaren denbora markatzen dute".

Ekoizlea: Marian Fernandez Pascal.

Argazki zuzendaria: Javier Agirre Erauso.

Muntaia: Laurent Dufreche.

Musika: Elena Setien eta Ignacio Bilbao.

Arte zuzendaria: Mikel Serrano.

Soinua: Alazne Ameztoy eta Xanti Salvador.

Makilaia eta ilea: Kizkitza Retegui.

Jantziak: Leire Orella.

Iraupena: 85 minutu.

https://youtu.be/wSZ8EY7Xtgo