[Kulturaldia] Aurtengo Kantu-Bertso-Bazkari-Jira, Agin Laburu eta Aitor Sarriegirekin

Noaua Aldizkaria 2018ko azaroaren 2a

Kantua, bertsoa, eta otordu eder askoa, eguerdi pasa borobil baterako osagai guztiak. Aurten berriz heldu diogu, Kantu Taldea, Bota Punttuba eta NOAUA! K.E.-ren arteko elkarlanari. Elkarlan horren emaitza da guztion artean berreskuratu dugun kantu-bertso-bazkari-jira. Azaroaren 17an ospatuko dugu. Kantu Taldeak girotuko du bazkalaurretik Kaxkoan barrena egingo duen kalejira. Bidelagun izango dituzte Agin Laburu eta Aitor Sarriegi bertsolariak.

Eta segidan, bertso-bazkaria Patri jatetxean. Bazkaritarako txartelak Patrin bertan dituzue salgai.

KANTU-BERTSO-BAZKARI-JIRA

Azaroak 17, larunbata

Kantu-Bertso-Bazkari-Jira

12:00 Kantu-Bertso-Jira Agin Laburu eta Aitor Sarriegi bertsolariekin eta Kantu Taldearekin, Mikel Laboa plazatik abiatuta.

Ondoren, bertso bazkaria Patri jatetxean. Bazkaritarako txartelak aurrez salgai 20 eurotan Patrin soilik.

Antolatzaileak: Kantu Taldea, Bota Punttuba eta Noaua! Kultur Elkartea.