[Kulturaldia] ETB-ko "Gure kasa" saioko lagunekin solasaldia azaroaren 14an

Noaua Aldizkaria 2018ko aza. 2a, 18:38

Gauero, afalorduan etxebizitza askotako sukalde eta egongelan sartzen zaizkigu, haien umore, elkarrizketa eta erreportajeekin. ETB-ko "Gure Kasa" saioaz gabiltza. Saioko hiru lagun gonbidatu ditugu azaroaren 14an Sutegira, haiekin solasean aritzeko; Aitziber Garmendia eta Julen eta Antton Telleria anaiak. Hirurak hobekiago ezagutu eta haien ibilbide profesionalaren berri jasotzeko aukera izango dugu, NOAUA!ren Kulturaldiaren baitan. Euskarak haien bizitzan eta lanean duen garrantzia ere azalduko digute.

Azaroak 14, asteazkena

19:30 Solasaldia Antton eta Julen Telleriarekin eta Aitziber Garmendiarekin Sutegiko auditorioan.

Zehaztasunak: ETB-ko "Gure Kasa" saioko aurkezle Antton eta Julen Telleriarekin eta Aitziber Garmendiarekin berriketan. 

Antolatzailea: NOAUA! K.E.

Irudia: ETB.