[Kulturaldia] Estreinaldirako, "Galerak" diskaren aurrerapen kontzertua

Noaua Aldizkaria 2018ko aza. 2a, 18:04

"Galerak" diskaren aurrerapen kontzertuarekin abiatuko dugu NOAUA!ren Kulturaldia aurtengoan. Emanaldia, azaroaren 10ean, 22:00etan Sutegiko auditorioan.

"Poesia, antzerkia, dantza eta ilustrazioak biltzen dituen zuzeneko musika emankizuna, pianoa, akordeoia, biolina, txeloa, txirula, txistua eta perkusioarekin, Ignacio Arakistain eta Lucia Arzallusen zuzendaritzapean. Sutegiko agertokian ondorengoek abestuko dute: Amaia Intxaustik, Jon Gurrutxagak, Onintza Manterolak, Paula Brotonsek, Xabi San Sebastianek... Aktorea: Ion Martinez. Dantzaria: Miren Lizeaga. Talde gonbidatua: Natali.

"Udako olatuaren eran etorri zinen. Oroitzen dut nola elkar ezagutu genuen taberna hartan, Zarautzen. Eta, udazkenaren atarian, igande bare batean, zure poema baten kantua erakutsi zenidan. Hitz haiek idazten segitzera eraman ninduten eta zure itsasoan murgildu nintzen. Zure bizipenek melodia eta poesia eskatzen zuten. Zuregana iristeko era. Sortu zenuen doinuak harrapatu ninduen. Zure ahotsak zirrara eragin zidan". 

Sarrera: 8€ (Aldez aurretik Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 6€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik. 

Antolatzailea: NOAUA! K.E.