Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak bi hilean behin odola emateko egiten duen datorren deialdia, astelehen honetarako, azaroaren 5erako finkatu du, 18:00-20:30 artean anbulatorioan.
Osasun gaiei lotutako beste ohar bat; abenduaren 5era txertatu ahalko dugu gripearen aurka anbulatorioan. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako 400.000 dosi eskuratu dira eta 1,2 milioi euroko inbertsioa egin da, 30 urte bete dituen kanpaina honetarako. Txertoa, 65 urtetik gorako pertsonei, gaixotasun kronikoren bat dutenei, haurdun direnei eta osasun-langileei hartzea aholkatzen zaie bereziki. Txertatu aurretik, hitzordua eskatu anbulatorioan bertan edo osasun etxera deituta. Hemen telefono zenbakia: 943 361 543.