Usurbilgo txokoak eguzkipean, egunsentiak… Argazki bilduma ederra osatu du Maria Jesus Etxeberria usurbildarrak. Haietako hainbat irudi Sutegin jarri ditu ikusgai. Etxeberriaren “Eguzkia eta argiaren indarra” argazki erakusketa azaroaren 16ra arte bisitatu ahalko duzue kultur etxeko aretoan. Ordutegi honetan zabalduko du: astelehenetik ostiralera, 16:30-19:00 artean. Larunbat eta igandeetan, 12:00-13:30 artean.
Santueneko Argazki Lehiaketa
“Neguko irudiak”, hala izena du Santuenea Kultur Elkarteak antolaturiko argazki lehiaketak. Hortxe gaia, eta gai horri loturiko argazkiak ateratzean dago lehiaketa honen gakoa. Ekimena haur eta gaztetxoei, 0-3, 4-7 eta 7-16 urte artekoei zuzendua dago. Argazkiak azaroaren 15etik 30era aurkeztu beharko dira Santuenea Kultur Elkarteko egoitzan. Toki berean jaso ahal izango da xehetasun gehiagoren berri.