Ate joka dugun NOAUA!ren Kulturaldia ere Euskaraldiarekin bat egingo du. Kulturaldiaren baitan Sutegin antolatu ditugun ekitaldietan azaroaren 23tik abenduaren 3ra Ahobizi nahiz Belarriprest gisa parte hartu nahi duzuen guztiontzako izen emate mahaia jarriko dugu kultur etxean bertan, ekitaldiak hasi aurreko ordubetean.
Azaroaren 16an Sutegiko oholtza gainera igoko diren lau lagunak; Nahia, Xabat, Eli eta Patxi. “Euskaraldirako 4 aitzakia” antzezlana eskainiko digute. Euskaraldiaz ariko zaizkigu Sutegin. Euskaraldia zertarako? Usurbilen behar al da? 4 hauen esku utzi behar ote dugu Euskaraldiaren ardura gure herrian? Ikustekoa izango da. Antzezlanak egun horretan Euskaraldirako banatuko diren txapen banaketaren inguruko ekimenak borobilduko ditu.
Azaroak 16, ostirala: txapa banaketa
Goizean zehar, txapak eskuratzeko aukera Noaua!n eta Potxoenean.
17:00-19:00 Gaztain jatea etatxapak eskuratzeko aukera frontoi inguruan.
19:30 “Euskaraldirako 4 aitzakia: Nahia, Xabat, Eli eta Patxi” NOAUA!ren Kulturaldiaren baitan iragarria dagoen antzezlana Sutegiko auditorioan.
Antzezleak: Nahia, Xabat, Eli eta Patxi.
Sarrera: 6€ (Aldez aurretik Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 4€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.
EUSKARALDIA
Datozen deialdiak
-Azaroak 7, asteazkena: 18:00 Euskaraldia girotzeko ekitaldia Zubietako Kaxkapen.
-Azaroak 12, astelehena: 18:00 Eragileekin azken batzarra Potxoenean.
-Azaroak 16, ostirala: Euskaraldirako txapa banaketa+"Euskaraldirako 4 aitzakia" antzezlana Sutegin.
-Azaroak 20, asteartea: Ahobizi eta Belarriprest guztientzako tailerra Potxoenean.
-Azaroak 23, ostirala: Euskaraldiaren hasiera.
Izen ematea:
-NOAUA! K.E.-ren egoitzan, Potxoenean ditugun eskuorrietan.
-Emailez edo Euskaraldiak martxan jarritako web orrialdean.
-NOAUA!ren Kulturaldiko Sutegiko ekitaldietako mahaian:
Azaroak 10, larunbata: 21:30-22:00.
Azaroak 11, igandea: 18:30-19:00.
Azaroak 14, asteazkena: 19:00-19:30.
Azaroak 17, larunbata: 18:30-19:00.
Azaroak 18, igandea: 18:30-19:00.
Tokia: Sutegi.
Informazio gehiago:
usurbil@euskaraldia.eus
Facebook: Euskaraldia Usurbil
Twitter: @EuskaraldiaUsur
Youtube: Euskaraldia Usurbil