Ixabel Agirresarobe kontu-kontari gaur 18:00etan Sutegi udal liburutegian

Noaua Aldizkaria 2018ko azaroaren 7a

Arantxa Urretabizkaiarekin ospatu zuten Liburutegien Egun jendetsuaren ostean, ekitaldi gehiago deitu ditu Sutegi udal liburutegiak estreinatu berri dugun hilabete honetarako. Lehenengoa gaurko (azaroak 7). 18:00etan hasita, Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa.

SUTEGI UDAL LIBURUTEGIKO DATOZEN HITZORDUAK

Azaroak 7, asteazkena

18:00 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa, HH4-ko neska-mutilentzat.

Azaroak 14, asteazkena

18:00 Maite Frankoren ipuin kontaketa saioa, HH5eko neska-mutilentzat.

Azaroak 28, asteazkena

19:00 Ana Merino herritarrak gidatutako 9. Gaztelaniazko literatura topaketa. Edgar Allan Poe-ren "Cuentos" ipuin liburuko "Los crímenes de la calle Morgue, El corazón delator, El tonel de amontillado eta Berenice" ipuinen inguruko solasaldia. Parte hartu nahi dutenentzat, liburuak liburutegian eskuragarri.