Gutxieneko zerbitzuak ostiralean Lurraldebusen, lanuzteengatik

Noaua Aldizkaria 2018ko aza. 8a, 10:28

Lau orduko lan uztea iragarri dute Euskotreneko langileek ostiral honetarako, azaroak 9. Lan uztea maiatzean 2017-2020 urtera arterako lan hitzarmena sinatu zuten sindikatuek deitu dute, maiatzean zuzendaritzarekin sinaturiko lan-hitzarmena indarrean jartzea exijituko dute, Eusko Jaurlaritzak oraindik ez baitu onartu.  

Bi orduko lan uztea egingo dute goizez, 11:00-13:00 artean; beste bi ordu arratsaldez, 18:00-20:00 artean. Ondorioz, gutxieneko zerbitzuak iragarri dituzte ordu tarte horietan. Lan uzteek Lurraldebuseko zerbitzuetan eragingo dute. Tartean, Zumaia Donostiarekin lotu, eta bidean, Usurbildik igarotzen den UK09 linean. 

11:00-13:00 artean, zerbitzu bakarra egongo da Zumaiatik 12:35ean abiatuko dena Zumaiara.  Donostiatik zerbitzu bakarra baita Zumaiara, 11:45ean. Arratsaldez, 18:50ean Zumaiatik Donostiara, 19:45ean Donostiatik Zumaiara. Lurraldebusetik ohartarazi dutenez, "beste geltoki eta Lurraldebuseko lineak agiri honetan aipatu ez direnak, ez dute hasiera batean aldaketarik jasango". 

Informazio gehiagorako:

lurraldebus.eus

900 300 340