2019ko udal eta foru hauteskundeei lotutako EHBilduren mintegia larunbatean

Noaua Aldizkaria 2018ko aza. 9a, 09:53

2019ko udal eta foru hauteskundeei lotutako mintegia deitu du Usurbilgo EHBilduk azaroaren 10erako. Hitzorduari begira, 2015-19 legealdiko balantzeari lotutako aldizkaria argitaratu eta etxez etxe banatu du egunotan koalizioak.

Larunbateko saioari dagokionean, datozen foru hauteskundeetarako koalizioaren Gipuzkoako zerrendaburu Juan Karlos Izagirre gonbidatu dute hitzordura. Hauteskundeoi begira, eta EHBilduk eskuartean dituen erronkei erantzuteko, “behar-beharrezkoa da herriko EHBilduren komunitatea indartzea, berraktibatzea eta gure sorrerako ilusio eta gogo hura berreskuratzea”.

Hauteskunde-erronkara elkarrekin lotzeko deia egiten die EHBilduk usurbildarrei. Horregatik, azaroaren 10eko hitzorduan parte hartzeko gonbita luzatzen dute. "Etorri eta izan zaitez proiektu honetako kide. Parte hartu, iritzia eman, bozkatu, ekarpena egin... hamaika modu daude laguntzeko. Ez dago modu bakarra. Guztiak ditugu beharrezko!".

Testuinguru honetan, EHBilduk herriko nahiz Europako hautes zerrenda erabakitzeko prozesua abiarazi du. Parte hartzeko izena eman behar da, honako helbidean: https://elkarrekin.ehbildu.eus/

EHBilduren mintegia

Eguna: azaroak 10, larunbata.

Ordutegia: 10:00-13:00.

Tokia: Potxoenea.

Gai zerrenda:

1-Legegintzaldiko balantzea eta azken txanpa.

2-Juan Karlos Izagirrerekin kafe-tertulia: zer dago jokoan hauteskundeetan? Zeintzuk dira gipuzkoarren erronkak?

3-Herri-programa osatzen hasi.

4-Alkategaia eta hautets-zerrenda erabakitzeko prozesuaren berri eman.

Deitzailea: Usurbilgo EHBildu.