"Galerak" diskaren aurrerapen kontzertuarekin abiatuko dugu NOAUA!ren Kulturaldia aurtengoan. Emanaldia larunbatean, azaroaren 10ean, 22:00etan Sutegiko auditorioan.
Alex Tello herritarrak sustatu duen proiektua dugu honakoa. "Poesia, antzerkia, dantza eta ilustrazioak biltzen dituen zuzeneko musika emankizuna, pianoa, akordeoia, biolina, txeloa, txirula, txistua eta perkusioarekin, Ignacio Arakistain eta Lucia Arzallusen zuzendaritzapean. Sutegiko agertokian ondorengoek abestuko dute: Amaia Intxaustik, Jon Gurrutxagak, Onintza Manterolak, Paula Brotonsek, Xabi San Sebastianek...”. Ion Martinez aktoreak eta Miren Lizeaga dantzariak parte hartuko dute.
Hitzordura bestalde, Natali talde usurbildarra gonbidatu dute. Natali Izagirre eta Ixak Arruti ere beraz larunbateko emanaldian izango dira.
Girotzeko"Udako olatuaren eran etorri zinen. Oroitzen dut nola elkar ezagutu genuen taberna hartan, Zarautzen. Eta, udazkenaren atarian, igande bare batean, zure poema baten kantua erakutsi zenidan. Hitz haiek idazten segitzera eraman ninduten eta zure itsasoan murgildu nintzen. Zure bizipenek melodia eta poesia eskatzen zuten. Zuregana iristeko era. Sortu zenuen doinuak harrapatu ninduen. Zure ahotsak zirrara eragin zidan".
Galerak diskoaren aurrerapen kontzertua
Eguna: azaroak 10, larunbata.
Ordua: 22:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Sarrera: 8€ (Aldez aurretik Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 6€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.