[Kulturaldia] Gaur egingo dugu ekitaldietarako sarreren zozketa, NOAUA!-ren bazkideon artean

Noaua Aldizkaria 2018ko aza. 9a, 10:18

Azaroaren 10etik 18ra ospatuko dugun Kulturaldiko ekitaldietarako sarrerak aurrez eskuratu ahalko dituzue Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua! K.E.-ko egoitzan. NOAUA!ko bazkideok ordea merkeago, NOAUA! K.E.-ren egoitzan. Hain zuzen, NOAUA! kide izateak duen abantailetako bat horixe duzue, beherapenak kultur elkarte honek antolatzen dituen ekitaldien sarrerak eskuratzerakoan.

Horrekin batera gainera, NOAUA!-ko bazkideon artean Kulturaldirako sarrera mordoxka bat zozketatuko ditugu ostiral honetan, azaroaren 9an. Adi beraz eta zorte on! 

Beherapenak izan edota zozketa hauetan parte hartu nahi baduzu, egin zaitez NOAUA! kide. Etorri kultur elkarteko egoitzara eta segituan tramitatuko dizugu bazkidetza.

SARREREN ZOZKETA

Eguna: azaroak 9, ostirala.

Zozketatuko ditugun sarrerak:

-Azaroaren 11ko "Black is beltza" filma ikusteko bi sarrera bikoitz.

-Azaroaren 16ko "Euskaraldirako lau aitzakia: Nahia Xabat, Eli eta Patxi" antzezlanerako bi sarrera bikoitz.

-Azaroaren 17ko "Oreina" film proiekziorako bi sarrera bikoitz.

-Azaroaren 18ko Eme taldearen kontzerturako bi sarrera bikoitz.

NOAUA!ren KULTURALDIA

Azaroak 10, larunbata

22:00 "Galerak" diskaren aurrerapen kontzertua Sutegiko auditorioan.

Azaroak 11, igandea

10:00-14:00 HARRIA HITZ bisita gidatua herrian barrena, Zumarte arte estudiora eta Txokoaldeko Txalaparta Txokora.

19:00 "Black is beltza" filma Sutegiko auditorioan (Fermin Muguruza Sutegin izango da!)

Azaroak 14, asteazkena

19:30 Solasaldia Antton eta Julen Telleriarekin eta Aitziber Garmendiarekin Sutegiko auditorioan.

Azaroak 16, ostirala

19:30 "Euskaraldirako 4 aitzakia" antzezlana Sutegiko auditorioan.

Azaroak 17, larunbata

Kantu-Bertso-Bazkari-Jira

12:00 Kantu-Bertso-Jira Agin Laburu eta Aitor Sarriegi bertsolariekin eta Kantu Taldearekin, Mikel Laboa plazatik abiatuta.

Ondoren, bertso bazkaria Patri jatetxean. Bazkaritarako txartelak aurrez salgai 20 eurotan Patrin soilik.

19:00 "Oreina" filmaren proiekzioa.

Azaroak 18, igandea

19:00 "Eme" taldearen kontzertua.

Xehetasun gehiago, hemen: NOAUA!ren Kulturaldia 2018