Euskaraldirako izen emateko aukera gaur Sutegin, txapa banaketa ostiralean

Noaua Aldizkaria 2018ko aza. 14a, 11:20

Asteotan iragarri moduan, NOAUA!ren Kulturaldiaren baitan Sutegin antolatu ditugun ekitaldien aurretik, Euskaraldian izen emateko aukera izango duzue: 

Azaroak 14, asteazkena: 19:00-19:30.

Azaroak 16, ostirala: 19:00-19:30.

Azaroak 17, larunbata: 18:30-19:00.

Azaroak 18, igandea: 18:30-19:00.

Tokia: Sutegi.

Ez ahaztu bestalde, Euskaraldirako txapak ostiralean (azaroak 16) banatuko ditugula. Euskaraldia badator, abiatzeko 9 egun baino ez!

EUSKARALDIA

Azaroak 16, ostirala: txapa banaketa

Goizean zehar, txapak eskuratzeko aukera Noaua!n eta Potxoenean. 

17:00-19:00 Gaztain jatea etatxapak eskuratzeko aukera frontoi inguruan.

19:30 “Euskaraldirako 4 aitzakia: Nahia, Xabat, Eli eta Patxi” NOAUA!ren Kulturaldiaren baitan iragarria dagoen antzezlana Sutegiko auditorioan.

Azaroak 20, asteartea

18:00 Ahobizi eta Belarriprest guztientzako tailerra Potxoenean.

Azaroak 23, ostirala: Euskaraldiaren hasiera

8:00 Euskaraldiari hasiera emateko 11 suziri.

Egunean zehar, musika plaza inguruan.

17:00 Bihurri Ludotekan zinea euskaraz eta palomitak 6 urte arteko haurrentzat. Sarrera: doan.

17:30 Taloak frontoian.

Ondoren, Orbeldi dantza taldearen emanaldia eta Errebal taldearen dantza musikatua frontoian.

19:00 Andatza M.K.T.-ren Mendi Astearen baitan, “Aizkora hotsak goi mendietan” dokumentala Sutegiko auditorioan.

Izen ematea:

-NOAUA! K.E.-ren egoitzan, Potxoenean ditugun eskuorrietan.

-Emailez edo Euskaraldiak martxan jarritako web orrialdean.

-NOAUA!ren Kulturaldiko Sutegiko ekitaldietako mahaian.

Informazio gehiago:

usurbil@euskaraldia.eus

usurbil.euskaraldia.eus

Facebook: Euskaraldia Usurbil

Twitter: @EuskaraldiaUsur

Youtube: Euskaraldia Usurbil

11 EGUN EUSKARAZ-2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra

Zer egin dezakegu euskal hiztunok euskararen erabilera areagotzeko?

Galderak hainbat erantzun ditu, baina, guk, hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat proposatzen dizuegu: 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean egin dezagun euskaraz. Euskal Herri osoan eta elkarrekin arituta, gure egunerokoan eragin genezake.

Nola egingo dugu?

Ondoko bi roletako bat har dezagun 11 egunez:

Ahobizi: ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet.

Belarriprest: egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.

Zer lortu nahi dugu?

-Gure harremanetan hizkuntzarekin ditugun inertziak astintzea eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea.

-Euskal Herrian euskara ulertzen duen jendea pentsatzen duguna banio gehiago dela jabearaztea eta euskara gehiagotan erabili dezakegula ikusaraztea.

-Hizkuntza ohiturak aldatzea norberaren hautua eta ariketa izan arren, bidea taldean eta batera, erosoago eta lagunduago egitea.

-Euskara erabiltzeko testuinguru eta egoera berriak, abegikorragoak eta babestuagoak sortzea.

Non egingo dugu?

Bakoitzak bere inguruan, bere ohiko harreman sareetan egitea proposatzen dugu: familian, lagunartean, lanean, eskolan, dendetan... Horretarako, herriz herri antolatuko gara, baita enpresa, ikasketa zentro eta era guztietako elkarte zein entitateka ere. Nahi duzun lekuan izena eman, eta ondoren, zure ingurukoekin parte hartu proposatzen dizugun ariketa honetan.

Nork har dezake parte?

16 urtetik gorako herritarrek eman dezakegu izena:

-Ahobizi izateko, euskaraz hitz egiten jakin behar da.

-Belarriprest izateko euskara ulertu behar da.

Irizpideak betez gero, norberak erabakiko du zein roletan izena eman. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Ahobizi edo Belarriprest ikurra soinean eraman, eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa egingo dugu!