Istripu eta lanek etenik ez azken ordu eta egunotan N-634 errepidean. Astearte iluntzeko istripuaren ostean, asteazken arratsalde honetan, 17:30ak aldera beste istripu bat izan da errepide berean #Aginaga n. Horrekin batera, azken orduotan Troia eta Txikierdi inguruetan auto ilara luzeak izaten ari dira berriz ere. Troiatik Txikierdira bidean erreil bat itxi dute lanengatik. Auto ilara luzeak eragiten ari dira lanok azken orduotan, adi ibili beraz.
Zauritu bat ospitalera
Istripu ikusgarria jazo zen astearte iluntzean Usurbilen, N-634 errepidean, San Inazioko zubi ondoan, Osinalde eta Zumartegi industriaguneak errepidearekin lotzen dituen sarbidearen parean. Bi autok elkar jo zuten. Ertzaintza, suhiltzaileak eta anbulantziak bertaratu ziren. Istripuaren ondorioz, pertsona bat eraman zuten zaurituta Donostia Ospitalera.