228tik 235era igo da langabetu kopurua urrian Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2018ko aza. 15a, 11:03

Langabetu kopuruak koxka bat gora egin du urrian Usurbilen. Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleratu dituen azken datuen arabera, 228tik 235era igo da langabezia tasa irailetik urrira udalerri honetan. 7 langabetu gehiago beraz, azken hilabetean.

Gorabehera handienak gizonezkoen langabetu kopuruan eman dira. 10 langabetu gehiago zenbatu dira kolektibo honetan, guztira 110. Emakumezkoen artean zertxobait behera egin du, 128tik 125era. Halere, ohikoan bilakatu da, emakumezko langabetu gehiago izaten segitzen du Usurbilek.

Baina gizonezko gehiago kontratatzen segitzen da. Urrian, 205 gizonezkoen lan kontratuak erregistratu ziren, 173 emakumezkoenak. Ia denak, 378tik 347 aldi baterako, eta gehienak, 300 zerbitzuen sektorean.

Ikuspegia Usurbil inguruetara zabalduta, Buruntzaldean behera egin du langabeziak urrian. Eskualdean, 3.169tik 3.154ra. 15 langabetu gutxiago zenbatu dituzte. Gipuzkoan aldiz gorantz, 91 langabetu gehiago ditu herrialdeak, guztira 32.239.

2018ko urria

Usurbil: 235.     Buruntzaldea: 3.154.    Gipuzkoa: 32.239.

Sexuaren eta adinaren arabera

Gizonezkoak: 110.

25 urtetik behera: 3.

25-44 urte artean: 41.

45 urtetik gora: 66.


Emakumezkoak: 125.

25 urtetik behera: 8.

25-44 urte artean: 55.

45 urtetik gora: 62.

Sektorearen arabera

Nekazaritza: 11.

Industria: 34.

Eraikuntza: 22.

Zerbitzuak: 155.

Aurretik lanik gabe: 13.

Langabezia Buruntzaldean

Andoain: 673.

Astigarraga: 230.

Hernani: 940.

Lasarte-Oria: 842.

Urnieta: 234.

Usurbil: 235.

Guztira: 3.154.

Langabezia Gipuzkoan

Guztira: 32.239.

Erregistraturiko lan kontratuak

Usurbilen: 378.

Aldi baterakoak: 347.

Zerbitzuen sektorean: 300.

Sexuaren arabera: 205 lan kontratu gizonezkoenak, 173 emakumezkoenak.

http://www.noaua.eus/2018/10/09/langabezia-beherantz-eta-kontratazioa-gorantz-irailean-usurbilen-2/