Berriz heldu diogu aurtengoan, Kantu Taldea, Bota Punttuba eta NOAUA! K.E.-ren arteko elkarlanari. Elkarlan horren emaitza da, azaroaren 17rako guztion artean berreskuratu dugun kantu-bertso-bazkari-jira!
Kantua, bertsoa, eta Patri jatetxeko otordu eder askoa, eguerdi pasa borobil baterako osagai guztiak ditu astebete barruko hitzorduak. Kaxkoa girotzen hasiko dugu eguna. Mikel Laboa plazatik Kantu Taldearekin. Herritar oro dago gonbidatua, oraingoan, Agin Laburu eta Aitor Sarriegi bertsolariak bidelagun izango dituen hitzordura. Bazkalaurretik Kaxkoan barrena egingo duen kalejira bertso eta euskal kantuez blaituko dugu.
Eta segidan, bertso-bazkaria Patri jatetxean. Bazkaritarako txartelak Patrin bertan dituzue salgai.
Azaroak 17, larunbata
12:00 Kantu-Bertso-Jira Agin Laburu eta Aitor Sarriegi bertsolariekin eta Kantu Taldearekin, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
Ondoren, bertso bazkaria Patri jatetxean. Bazkaritarako txartelak aurrez salgai 20 eurotan Patrin soilik.
Antolatzaileak: Kantu Taldea, Bota Punttuba eta Noaua! Kultur Elkartea.