"Oreina" filmaren zuzendaria bera izango dugu, larunbatearako (azaroak 17) Sutegin antolatu dugun proiekzioan. Duela urtebete, garai honetan zine ekoizpen gune handian bilakatu ziren Aginaga eta Usurbil inguruak. Inguruotan grabatu zuten "Oreina" filma. Gogoan izan, Donostiako Zinemaldian estreinatu eta saritu zuten, iraila amaieran Euskal Herriko zinema aretoetara jauzi egin zuen. Aginagako Jai Batzordeak, San Praixkuetara gonbidatu zituen Koldo Almandoz filmeko zuzendaria eta Aginagako Eliza Zaharrean ikus ahal izan zuten estreinakoz “Oreina”. Esker ona adierazi zieten, Eliza Zaharrean bildutako aginagarrei, filma grabatzeko emandako erraztasun guztiengatik.
Errio inguruetan grabaturiko irudiak mundura zabaltzeko asmoa agertu zuten. Azken asteotan, Madril, Katalunia edota Asturias aldera zabaldu duten “Oreina” Usurbilgo Sutegi aretora datorkigu azaroaren 17an NOAUA! K.E.-ren eskutik! Eta ez bakarrik! Aipatu moduan, Koldo Almandoz zuzendaria gure artean izango dugu bihar.
"OREINA" FILM PROIEKZIOA
Eguna: azaroak 17, larunbata.
Ordua: 19:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Sarrerak: 6€ (Aldez aurretik Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 4€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.
Zuzendaritza eta gidoia: Koldo Almandoz.
Aktoreak: Laulad Ahmed Saleh, Patxi Bisquert, Ramon Agirre, Iraia Elías eta Erika Olaizola.
Sinopsia: "Hiria, industria-giroa eta natura elkartzen dituen hiri-periferia bateko hainbat pertsonaia erakutsiko dizkigu. Periferia horretan, jatorri desberdineko pertsonak gurutzatuko dira: elkarri hitzik egin gabe bizi diren bi anaia, norabiderik gabe dabilen mutil gaztea, zelatan dabilen eta inguru horretatik ihes egin nahi duen neska gaztea. Khalil, industriaguneak, ibaiak eta padurak bat egiten duten hiriko periferian bizi den gazte deserrotua da. Khalilek ahal duen moduan egiten du aurrera eta ibai ertzeko etxea anaiarekin konpartitzen duen furtibo zahar batekin pasatzen ditu egunak. Mareek, paduraren uhertzean, maitasuna eta desamodioa, kidetasuna eta mendekuaren denbora markatzen dute".
Ekoizlea: Marian Fernandez Pascal.
Argazki zuzendaria: Javier Agirre Erauso.
Muntaia: Laurent Dufreche.
Musika: Elena Setien eta Ignacio Bilbao.
Arte zuzendaria: Mikel Serrano.
Soinua: Alazne Ameztoy eta Xanti Salvador.
Makilaia eta ilea: Kizkitza Retegui.
Jantziak: Leire Orella.
Iraupena: 85 minutu.