Kalerako giro ezinhobea izan da larunbat honetan. Besteak beste, kantuan aritzeko aproposa. Galdetu bestela Kantu Taldekoei. Eguerdi partan kalez kale ibili dir euskal abestiz Kaxkoa alaitzen. Agin Laburu eta Aitor Sarriegi bertsolariak bidelagun izan behar zituzten, baina ez dute hitzordura agertzerik izan.
Egunotan zendu den Aitor Sarasua bertsolariaren aldeko hileta egitekoak ziren larunbat goiz honetan Itsasun (Lapurdi). Hara joan beharrean aurkitu dira. Kantu-jiraren osterako, Patri jatetxean ospatu duten bertso bazkaritarako itzuli dira. Saio ederra eskaini dute bazkalostean.