"Erleak eta polinizatzaileak nola erakarri" hitzaldia gaur Jakoba Errekondoren eskutik

Noaua Aldizkaria 2018ko azaroaren 20a

Ate joka dugu urteko hitzordu gozoena. Igandean (azaroak 25) ospatuko dugu 20. Erle Eguna. Girotzen hasteko, erleei eta polinizazioari buruzko hitzaldia antolatu du Jakoba Errekondorekin Erle Lagunak taldeak, astearte honetarako:

Azaroak 20, asteartea

19:00 Hitzaldia Potxoenean: "Erleak eta polinizatzaileak nola erakarri, zer egin dezakegu?". Hizlaria:Jakoba Errekondo.

Azaroak 25, igandea

Usurbilgo frontoian:

9:00-10:00 Ezti eta gozogintza bilketa.

11:00-14:00 Erakusketa (erleak, eztia, ontziratzeko prozesua...), postuetako salmenta, marrazki lehiaketa, bideoak Sutegin.

13:30 Erleek beraiek ekarritako sari banaketa: Ezti Lehiaketako irabazleak/Gozogintzako irabazleak/  Marrazki lehiaketarako irabazleak. Ezti desberdinen dastaketa Euskal Herriko XX. Ezti lehiaketa eta gozogintza lehiaketa.

Antolatzailea: Erle Lagunak.