Azken azken txanpan gara, Euskaraldia ate joka dugu, abiatzear! 3 egun baino ez dira geratzen euskararen erabilera handiagotzea helburu duen ekimenean murgiltzeko. 1.000 herritarrek baino gehiagok eman dute izena jada, azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ariketa sozialerako. Adi, Ahobizi eta Belarriprest guztiok; dituzuen zalantzak argitu, eta argibideak jasotzeko azken tailerra antolatu da astearte honetan (azaroak 20) 18:00etan Potxoenean.
Bertaratu asmo duzuenok, ahal baduzue jakinarazi Potxoenean edo NOAUA! Kultur Elkarteko egoitzan edo usurbil@euskaraldia.eus helbidera idatzita.
EUSKARALDIA
Azaroak 20, asteartea
18:00 Ahobizi eta Belarriprest guztientzako tailerra Potxoenean.
Azaroaren 22ra arte, ostegunera arte
Euskaraldirako izen ematea eta txapa banaketa.
Azaroak 23, ostirala: Euskaraldiaren hasiera
8:00 Euskaraldiari hasiera emateko 11 suziri.
Egunean zehar, musika plaza inguruan.
17:00 Bihurri Ludotekan zinea euskaraz eta palomitak 6 urte arteko haurrentzat. Sarrera: doan.
17:30 Taloak frontoian.
Ondoren, Orbeldi dantza taldearen emanaldia eta Errebal taldearen dantza musikatua frontoian.
19:00 Andatza M.K.T.-ren Mendi Astearen baitan, “Aizkora hotsak goi mendietan” dokumentala Sutegiko auditorioan.
Abenduak 2, igandea
18:00 Euskaraldia borobiltzeko Usurbilgo Artixten emanaldia frontoi inguruan.
Abenduak 3, astelehena
Euskararen Nazioarteko EGuna: Euskaraldiaren amaiera.
Izen ematea, irailaren 22ra arte:
-Irailaren 22ra arte NOAUA! K.E.-ren egoitzan, Potxoenean ditugun eskuorrietan.
-Emailez edo Euskaraldiak martxan jarritako web orrialdean.
Informazio gehiago:
usurbil@euskaraldia.eus
Facebook: Euskaraldia Usurbil
Twitter: @EuskaraldiaUsur
Youtube: Euskaraldia Usurbil