Kontzentrazioa, proiekzioa eta “Bakean dagoena bakean utzi!” umore saioa, Azaroaren 25aren bueltan

Noaua Aldizkaria 2018ko aza. 20a, 09:12

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunean mobilizatzera deitu du Usurbilgo emakume talde batek. Usurbilen Erle Eguna ere izango den igande eguerdirako elkarretaratzea deitu dute eta arratsalderako film proiekzioa Sutegin. Azaroaren 25eko aipatu egunaren testuinguru berean, bezperan, “Bakean dagoena bakean utzi!” antzezlana Sutegin, Parekidetasun Sailak antolatuta.

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO EGUNA

Azaroak 24, larunbata

19:00“Bakean dagoena bakean utzi!” antzezlana, Sutegiko auditorioan.

Antzezleak: Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena.

Zehaztasunak: “Euskara eta generoa binomioa gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari da. “Euskalduntze” kontzeptua bera protagonismo horren adierazle garbia da. Erlazio horren garrantziaz jabetuta daude gure bi protagonistak eta bikote horri hirugarren erpin bat gehitu nahi izan diote: umorea. “Bakean dagoenari bakean utzi” ikuskizuna elkarrekin lotzen diren elkarrizketek osatzen dute. Bertan, euskara eta generoari buruzko hainbat kontu aletzen dituztelarik, betaurreko umoreak jantzita: euskalkiak, amatasuna, onomatopeiak, gorpuzkerak, euskarakadak… Bakean dagoena bakean uzteko ez daude prest!”. Sarrera doan.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala, Parekidetasun Saila.

Azaroak 25, igandea

Emakumeon Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna

“(in)justizien gainetik, saretze feminista!”

12:30 Kontzentrazioa frontoian.

18:00 “Pago justo” film proiekzioa Sutegin.

1968an Dagenhameko (Londres) Ford lantegiko ia 200 emakume langileek, soldata parekideak aldarrikatzeko greba antolatu zuten. Benetako gertaera hauetan oinarritua dago filma. Greba honi esker, parlamentu britainiarrak soldata parekideen aldeko legea onartu zuen 1970ean.

Antolatzailea: Usurbilgo emakume talde bat.