Euskaraldia abiatzeko bi egun baino falta ez diren honetan, hazten eta hazten segitzen du Euskaraldian parte hartu nahi duen herritar kopuruak. Aste hasieran jada 1.125 zirela aipatzen genuen, baina asteazken honetarako gehiago dira. Eta adi, izen ematea azkenean ostiralera arte luzatuko da. Bai ostegunean, baita Euskaraldiko lehen egunean bertan ere (azaroak 23) izena eman eta Ahobizi edo Belarriprest txapa jasotzeko aukera izango duzue frontoian jarriko den mahaian. Ostiralera arte, Internet bidez, edota Potxoeneara nahiz NOAUA! Kultur Elkarteko egoitzara hurbilduta bidera dezakezue.
EUSKARALDIA
Azaroak 22, osteguna
19:00ak ingurutik aurrera, Euskaraldirako izen emate eta txapa banaketa mahaia frontoi inguruan.
Azaroak 23, ostirala: Euskaraldiaren hasiera
8:00 Euskaraldiari hasiera emateko 11 suziri.
Egunean zehar, musika plaza inguruan.
17:00-20:00 Euskaraldirako izen emate eta txapa banaketa mahaia frontoi inguruan.
17:00 Bihurri Ludotekan zinea euskaraz eta palomitak 6 urte arteko haurrentzat. Sarrera: doan.
17:30 Taloak frontoian.
Ondoren, Orbeldi dantza taldearen emanaldia eta Errebal taldearen dantza musikatua frontoian.
19:00 Andatza M.K.T.-ren Mendi Astearen baitan, “Aizkora hotsak goi mendietan” dokumentala Sutegiko auditorioan.
Abenduak 2, igandea
17:00 Euskarazko zinea haurrentzat Sutegin: "Magiaren etxea". Sarrera: 3 euro, egunean bertan Sutegin salgai. Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza G.E.
18:00 Antzerkia Aginagan: “Ergela”. Aktoreak: Sara Cozar eta Joseba Apaolaza. Sarrera: 5 euro. Antolatzailea: Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkartea. “Froga psikologiko batzuetara aurkeztu da protagonista, diru pixka bat irabazteko asmoz. Bere arazo ekonomikoak konpontzeko diru erraza irabaztekotan joan da, baina tranpa eta iruzurra aurkituko ditu ordainetan. Psikologo batek galdera sorta tranpatia egingo dio, gure gizon ergela urduritasunak jota utzi zoritxarreko amaierarik gerta ez dadin”.
18:00 Euskaraldia borobiltzeko Usurbilgo Artixten emanaldia frontoi inguruan.
Amaieran, Ahobizi eta Belarriprest guztien talde argazkia.
Abenduak 3, astelehena
12:00ak aldera, Udarregi Ikastolako LH eta HH-ko ikasleen kantu emanaldia frontoi inguruan. Egunean zehar, ekimen ezberdinak bideratuko dituzte ikastola barruan.
Oharra: behin behineko egitaraua.
Izen ematea, azaroaren 23ra arte:
-Azaroaren 23ra arte NOAUA! K.E.-ren egoitzan, Potxoenean ditugun eskuorrietan.
-Emailez edo Euskaraldiak martxan jarritako web orrialdean.
Informazio gehiago:
usurbil@euskaraldia.eus
Facebook: Euskaraldia Usurbil
Twitter: @EuskaraldiaUsur
Youtube: Euskaraldia Usurbil