NOAUA! Kultur Elkarteak kazetari bat kontratatzeko lan deialdia plazaratu du. Honako profila duen langile bila gabiltza:
-Kazetaritzan lizentziatua (baita azken ikasturtean matrikulatutakoak ere).
-EGA edo baliokidea.
-Gida-baimena.
-Komunikatzaile ona eta teknologia berrietan trebatua izatea.
-Usurbildarrek lehentasuna izango dute.
Kurrikuluma emailez helarazi dezakete interesdunek, elkartea@noaua.eus helbidera edota NOAUA! Kultur Elkarteko egoitzan utzi; Bordaberri 3an.
Urte amaiera
NOAUA!ri lotutako beste ohar bat. Aste honetako aldizkariaren ostean, hurrengoa ohi bezala, azaroaren 30ean argitaratuko dugu. Baina gero adi; abenduaren 7ko astean ez da NOAUA!rik izango. Abenduan zehar, bi zenbaki argitaratuko ditugu; hilaren 14ean eta 21ean. 21ekoa gabonetako gehigarriarekin eta 2019rako egutegiarekin. Aldizkarirako ohar edo zorion agurrik baldin baduzue etorri NOAUA!ren egoitzara edo emailez helarazi erredakzioa@noaua.eus helbidera.