Abenduko lehen astebururako antolatu dituzte emanaldiok Antxomolantxa Elkarteak eta San Praixku Guraso Elkarteak, Aginagako ludotekan. Pupu eta Lorerekin "Haizearen herrira" bidaiatzeko aukera izango da. Doako sarrera izango du emanaldi honek. "Ergela" antzeztera datoz bi aktore ezagun: Sara Cozar eta Joseba Apaolaza. Kasu honetan bai, sarrerak 5 eurotan eskura ditzakezue Aginagako Arrate Elkarteko taberna ireki berrian.
AGINAGAN BI ANTZEZLAN
Abenduak 1, larunbata
Ordua: 17:30.
Tokia: Aginagako ludoteka.
Zehaztasunak: “Pupu eta Lore poz-pozik daude, aitona Manolo etorri baita bisitan, bere gitarra, kantu eta jolasekin, gauza oso gutxirekin, mundua dantzan jartzeko kapaz da aitona Manolo: musika eta irudimen apur bat. Zer besterik behar da, ba, egunerotasuna magiaz janzteko?”
Sarrera: doan.
Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.
Abenduak 2, igandea
Ordua: 18:00.
Tokia: Aginagako Eliza Zaharra.
Aktoreak: Sara Cozar eta Joseba Apaolaza.
Sarrera: 5 euro, Aginagako Arrate tabernan eskuragarri.
Zehaztasunak: “Froga psikologiko batzuetara aurkeztu da protagonista, diru pixka bat irabazteko asmoz. Bere arazo ekonomikoak konpontzeko diru erraza irabaztekotan joan da, baina tranpa eta iruzurra aurkituko ditu ordainetan. Psikologo batek galdera sorta tranpatia egingo dio, gure gizon ergela urduritasunak jota utzi zoritxarreko amaierarik gerta ez dadin”.
Antolatzailea: Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkartea.